Eraikinen birgaitzeak Donostian eta Gipuzkoan
Eraikinak behar bezala mantentzea eta kontserbatzea ezinbestekoa da, besteak beste, bertako bizigarritasuna egokia izan dadin eta energia gastua txikitzeko. Horregatik, Zehark-en eraikinen egoera aztertzen dugu, ahalik eta eraginkortasun handienarekin birgaitu ahal izateko ondoren.
Zure erakina eraginkorragoa izan dadin lagunduko dizugu, eta dirua aurreztuko duzu; irisgarriagoa izango da; eskaloirik gabeko etxe ataria izango duzu, eta denentzako erabilgarriak izango diren igogailu seguruagoa; suteen aurkako babes-neurri guztiak ere eduki ahal izango dituzu.
Fatxadak birgaitzea beharrezkoa da neguan energiarik ez galtzeko, eta udan berorik ez sartzeko, baita barnealdeko hezetasunak eragindako arazoak saihesteko ere. Birgaitze mota hauetako bat gomendatzen dizugu: kanpotik isolatzeko sistema (SATE) edo aireztatutako fatxada.
Behar bezala birgaitutako estalki batek hezetasun arazoak saihesteaz gain, energia aurrezten lagunten du. Birgaitzearen funtesezko atala da.